Euskal Denda hasteko prest dago jada. Gaur bertan, Durangoko merkatu plazan egingo den 17. Euskal Denda aurkeztu dugu. Kutziagan izan gara
Itziar Bengoa, Arbasoko Bizkaiko presidenteordea, pozik hedabideetan lortu dugun erantzunarekin.
Manuel Vizarragak, Kale Dor
Kayikoko presidenteak, haurtzaroa eta aita artisaua gogoratzen. Hunkigarria izan da.
Andoni Iruarrizaga,
Durangoko Udaleko Kultura zinegotzia. Harro eta zoriontsu, guztiei Durangora etortzera gonbidatzen.
Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako
eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia. Gaur ganera albiste onarekin etorri da. Datorren urtean artisauen dirulaguntzek ez dute murrizketarik izango.
Zehatz-mehatz
Aurtengo edizioan, 17.
Euskal Dendan, Arbasok leku berezia egin dio Ijitoen kulturari Jose Berriok eta
Kale dor Kayiko-ko emakumeek eginiko artisautza lanen bidez. Egingo den egunetan,
hainbat ekintza ludiko antolatu dira azoka barruan; horrela, bisitariek aukera
izango dute, artisauekin batera jardunez, haien mundua ezagutzeko.
Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako
ordezkariak izango ditu. Guztira 56 erakusketari bilduko ditu, artisau arabar,
baxenafar, bizkaitar, gipuzkoar, lapurtar eta nafarrak.
Zenbakiei erreparatuta,
Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituena, hogeita bost; Gipuzkoatik
hamalauk hartuko dute parte; Nafarroatik seik; Arabatik hiru etorriko zaizkigu;
Baxenafarretik bi eta Lapurditik bat. Bartzelonatik ere etorriko da artisau
bat. Sektorekako ordezkaritza dela eta, honakoak izango
ditugu: sei artisau nekazaritzako elikagaien arlokoak, sei beirakoak, zortzi
metalekoak eta seina zeramikakoak eta egurra lantzen dutenak. Ehungintza arloak
ordezkari dezente gehiago izango ditu, hamar; larrugintzakoak launa izango
dira. Hauez gain, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetika lantzen
dutenak ere bertan izango dira.
Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen
arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara
jotzen da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik
bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da.
Artisauaren eta bisitarien arteko
interakzioa da, beti bezala, Euskal Dendaren aurtengo edizio honen zutabeetako
bat. Hartara, erakustaldiak egingo dira
han bertan. “Artisautzaren Eginkizuna” izeneko erakusketa bat ere jarriko da,
horrela, paperez egindako objektuei balorea emango zaie, zenbait tailer
antolatuz, elaborazio prozesuan sakontzeko aukera izateko.
Erakusketa merkatu plazaren atarian
jarriko da, eta han topatuko dugu, besteak beste, Montse Busó i Marsà artisau
kataluniarra, nazioartean prestigioa duena marmol-itxurako paperaren arloan.
Erakusketaren testuinguruan, paper birziklatua zelan egiten den ikusiko, baita
tindatua eta marmol-itxura emateko zein teknika erabiltzen den ere. Kiliki
nafarrak harri-kartoiz egiteko teknika ere ikusi ahalko da.
Umeentzat ere badaude ekintzak,
aukera izango baitute artileberria, karameluen eta zapi margotuen tailerretan parte hartzeko.
Artetsu Gala
2005ean hasi ginen Artetsu sariak
ematen, Arbaso elkartearen hamargarren urteurrenarekin batera. Sari hauen
bitartez, banakakoen edota entitateen lana aintzat hartu nahi dugu. Halaber,
konplizitaterako bidea eta loturak sortu nahi ditugu aipaturiko lan hori
apurka-apurka hazten joan dadin eta, era horretan, gure artisautzaren aldeko
hain garrantzitsua den kontzientziazioa ere eragingo dugu.
Horregatik
bada, zentzu guztietan artisautzaren alde egiten duten artisauak, erakundeak
eta hedabideak saritzen ditugu. Zortzigarren edizio honetako Artetsu sariak
honakoak izango dira:
BIZITZA OSOA: Iñaki Alberdi.
ERAKUNDEAK LAGUN: Urduñako Udala eta Urduñako Olaran Elkartea
HEDABIDEAK: El Correo Durango.
GURE TRADIZIOAK HEDATZEA: BBK
EUSKARAREN
SUSTATZEA: Fernan Ruiz.
Sariak emateko gala
abenduaren 5an, asteartea, egingo da San Agustín kultur gunean, 19:30ean..
Aurkezpeneko publikoa eta hedabideak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario