viernes, 30 de noviembre de 2012

Hemendik gutxira zuekin izango gara

Urduri gaude. Bagenekien gure abenduaren hitzordua gertu geneukala, baina orain egia dela konturatu gara. Muntai lana hasi dira, merkatu plazan. Aste bete daramagu buru belarri gora eta bera, erakustokiak jartzen, argiak atontzen, kartelak zintzilikatzen. Noski, lortuko dugu, abenduaren 5ean gure Euskal Denda listo izango dugu. Han izango gaituzue.


No hay comentarios:

Publicar un comentario