Durangoko 17. Euskal
Dendak atzo ateak itxi zituen egundoko arrakastarekin. Orokorrean
16.120 lagun pasatu dira azokatik, horrek esan nahi du egunaren
batezbestekoa 4.030 bizitari izan duela Euskal Dendak eta bildutako
jendetzak aurreikusitakoa gainditu zuela.
Arbasok
antolatuta edizio honetako slogana honakoa izan da: “Artisautza eskura”
eta berriro ere Euskal Herriko artisautzaren erakusleihorik
garrantzitsuena izan da. Euskal Herriko edozein lurraldetatik
etorritako artisauen lanak ikusteko aukera izan dute.Auten 56
artisauk
parte hartu dute. Eta aurten Arbasok leku berezia egin dio ijitoen
kulturari, ijitoak kultura gonbidatua izan da-eta.
Arbasoren ustez “aurtengo
Euskal Dendak jarrera oso ona eduki du, again publikoen leialtasunari
esker izan da eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente
kontzietzatutagoa datorkigu”, Bernat Vidal, Arbasoko elkarteko
presidentearen esanetan.
Euskal Dendaren
helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea
eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi
garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea.
Bisitariak konprobatu ahal du antzinako
lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau
produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta
galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.
Parte hartzaileak
Euskal
Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izan ditu.
Guztira 56 erakusketari bildu ditu. Bizkaia izan da ordezkari gehien
izan dituena, hogeita bost; Gipuzkoatik hamalauk hartu dute parte;
Nafarroatik seik; Arabatik hiru etorri dira; Baxenafarretik bi eta
Lapurditik bat.
Sektorekako
ordezkaritzari
dagokionez,
honakoak izan ditugu:
nekazaritza elikagaien arloko sei artisau,
sei beirakoak, zortzi metalekoak eta seina zeramikakoak eta egurra
lantzen dutenak. Ehungintza arloak ordezkari dezente gehiago izan
ditu, hamar; larrugintzakoak
lau izango dira.
Hauez gain, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetika
lantzen dutenak ere bertan izango dira.
Pieza
guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz
diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da
eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik
bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da.
Jarduerak
Artisauaren eta bisitarien arteko
interakzioa da, beti bezala, Euskal Dendaren aurtengo edizio honen
zutabeetako bat. Hartara, erakustaldiak egin dira han bertan.
“Artisautzaren Eginkizuna” izeneko erakusketa bat ere jarri da,
horrela, paperez egindako objektuei balorea emango zaie, zenbait
tailer antolatuz, elaborazio prozesuan sakontzeko aukera izateko.
Erakusketa merkatu plazaren atarian
jarrita zegoen, eta, besteak beste, Montse Buxó i Marsà artisau
kataluniarra, nazioartean prestigioa duena marmol-itxurako paperaren
arloan. Bere erakustaldiek izugarrizko erantzuna izan dute publiko
artean. Erakusketaren testuinguruan, paper birziklatua zelan egiten
den ikusi ahal izan da, baita tindatua eta marmol-itxura emateko zein
teknika erabili den ere. Kiliki nafarrak harri-kartoiz egiteko
teknika ere ikusi ahal izan da.
Euskal Dendak 2013an 18 urte betiko
ditu eta datorren azokari begira Arbaso lan egiten hasi da jada.
Bisitariak
Asteazkena 5. Sarrera
libre.
Osteguna 6: 4.722
Ostirala 7: 3.132
Larunbata 8: 5.176
Igandea 9: 3.090
OROKORRA: 16.120
Osteguna 6: 4.722
Ostirala 7: 3.132
Larunbata 8: 5.176
Igandea 9: 3.090
OROKORRA: 16.120
No hay comentarios:
Publicar un comentario