Gaur jantzi luzez jarri dugu gure Euskal Denda. Ekitaldi xumea bezain polita izan da. Han izan gara guztiok artisauak eta erakundeak.
Kriskitinek aurreskua dantzatu du eta gero Gabino Martínez de Arenazak, Bizkaiko Foru Aldundiko
Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusiak, Aitziber Irigorasek, Durangoko alkateak,
Manuel Vizarragak, Kale Dor
Kayikoko presidenteak eta jakina Bernat Vidalek, Arbasoko
presidenteak,
zinta moztu dute.
Gero erakustokiak bisitatu dituzte eta batzuek ere zer edo zer erosi.
Gabino Martínez de Arenaza eta Bernat Vidal.
Durangoko alkatea, Aitziber Irigoras, Durangaldeko Amankomunazgoko presidentea, Oskar Zarrabeitia eta atzean Durangoko Liburu eta Disko azokako zuzendaria, Aiert Goenaga.
Beste hainbat izan dira. Eskerrik asko guztioi etortzearren. Eta badakizue gaurtik igandera arte Durangoko merkatu plazan izango gaituzuela. Bisitatu eta gozatu. Eta ez ahaztu gaur arratsaldean, 19.30etan, Artetsu Saria gala egingo dugunik. Han espero zaituztegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario