17. Euskal Denda
aurrera doa. Atzo egundoko harrera izan zuen. 5.000 lagun baino
gehiago joan ziren Durangoko merkatu plazan dauden erakustokiak
ikustera. Orokorrean 8.000 pertsonak baino gehiago bisitatu dute
artisautsaren azoka hau. Zenbaki hauek nabarmen igoko direlakoan,
bihar, larunbata, eta igandea zabalik izango ditugu gure ateak.
“Artisautza
eskura” da aurtengo leloa. Eta Arbasoren ustez, antolatzaileen
ustez “nahiz
eta egoera ekonomiko larri egon, Euskal Dendatik pasatu diren
bisitariak pixkanaka pixkanaka animatu dira gastatzera”. Bernat
Vidalen esanetan, “Euskal Denda momenturik egokiena dago. Egia da
jendea dagoela baina ez jendetsua, beraz, bisitariek ikus ditzakete
postuak, hitz egin dezakete artisuekin eta erosketak egin ditzakete
lasaitasun osoz”.
Egin dituen
erakustaldiak eta tailerrak arrakasta handia izan dute. Hiru
tailer antolatuko dituzte, bat,
koadernaketari buruzkoa helduei bideratuta, beste
bat, paper birziklatua fabrikatzea, umeei
zuzenduta, eta azkenik paper marmoratu erakustaldi bat ere izango da.
Azkem hau Montse Mbusó i Marsàk zuzenduta eta izugarri erantzuna
izaten du.
Arbasok
leku berezia egiten dio ijitoen kulturari, ijitoak kultura gonbidatua
da-eta. Merkatu plazako atarian Jose Berrio dago kokatuta eta arabar
ijito honek zumezko otzaragintza egunak ematen ditu.alaber,
Kale Dor Kayiko kolektiboko emakumeek eskuz egindako hainbat lan
izaten dira erakusgarri: amantalak, zapiak, makilak eta bestelakoak.
Atzo, emakume ijitoek kafe
tailer bat egin zuten eta gainezka egon zen.
Parte hartzaileak
Euskal
Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izaten ditu.
Guztira 56 erakusketari biltzen ditu. Bizkaia izaten da ordezkari
gehien izaten dituena, hogeita bost; Gipuzkoatik hamalauk hartzen
dute parte; Nafarroatik seik; Arabatik hiru etorriko dira;
Baxenafarretik bi eta Lapurditik bat.
Sektorekako
ordezkaritzari
dagokionez,
honakoak izango ditugu:
nekazaritza elikagaien arloko sei artisau,
sei beirakoak, zortzi metalekoak eta seina zeramikakoak eta egurra
lantzen dutenak. Ehungintza arloak ordezkari dezente gehiago izango
ditu, hamar; larrugintzakoak
lau izango dira.
Hauez gain, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetika
lantzen dutenak ere bertan izango dira.
Pieza
guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz
diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da
eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik
bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da.
Goizean
11.00etatik 14.30etara eta arratsaldean 16.30etatik 21.00etara ateak
zabalik izango dituzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario