jueves, 6 de diciembre de 2012

Artetsu Sariak

Bart Artetsu sarien gala bizi izan genuen. Etxeko eta lagun kuttunenekin egindako ekitaldia. Zortzigarren edizio hau polita, dotore, liraina eta hunkigarria izan zen. 
Iñaki Alberdik "Bizitza Osoa Saria" jaso zuen. Saria hau, bizitza osoa ahaleginean, ametsetan eta ilusioz beteta eman duenarentzako omenaldia izan zen. Arbasoen lanbideari ekin dio maisuki, zehatz, arte izatera eroateraino… 25 urte daramatza makilak egiten, Bi hamarkada eta erdi jo eta fuego aritu da eta  ahalegin horiei esker Iñakik euskal makila berrezkuratu du.. Datorren urtean Alberdik erretiratuko da eta tailerra utziko du, baina pozik eta lasaitasunaren osoz, semea Beñatek erreleboa hartuko duelako.

Urduñako Udalak eta Urduñako Olaran Elkarteak "Erakundeak Lagun saria" merezi izan zuten. Elkarteko kideak  Iñaki Cuadra, Jon Solaun eta Goyo Moreno umorez igo ziren oholtzara saria jasotzera.
"Gure Tradizioak Hedatzea saria" BBKko Gizarte Ekintzako José Ignacio Urgoiti Etxebarriak heldu zuen eta datozen urteotan artisauei eta Abasori  laguntza ematen konprometitu zuen.
«El Correo» egunkariak 16. Euskal Dendaren egindako lanagatik "Hedabideak saria"  jaso zuen eta han egon zer Yolanda Ruiz  errekonpentza hartzeko.
Aurten sari berri bat sortu du Arbasok. "Euskararen Sustatzea saria". Eta ohorea Fernan Ruizentzat izan zen.
Sariemaile guztiak, Arbasoko presidentearekin, Bernat Vidalekin.
Arbasok ekitaldia Euskal Dendaren erakustokirik politenei sariak emateko ere aprobetxatu zuen.
Iazko eta publikoren ustez politena. Argia badago, Igor Obesorena, izan zen.
Eta aurten eta Arbasoren ustez, Loitz Keramika, Alex Gonzálezena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario