lunes, 10 de diciembre de 2012

Eskerrik asko bihotz-bihotzez


Durangoko 17. Euskal Dendak atzo ateak itxi zituen egundoko arrakastarekin. Orokorrean 16.120 lagun pasatu dira azokatik, horrek esan nahi du egunaren batezbestekoa 4.030 bizitari izan duela Euskal Dendak eta bildutako jendetzak aurreikusitakoa gainditu zuela.
Arbasok antolatuta edizio honetako slogana honakoa izan da: “Artisautza eskura” eta berriro ere Euskal Herriko artisautzaren erakusleihorik garrantzitsuena izan da. Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukera izan dute.Auten 56 artisauk parte hartu dute. Eta aurten Arbasok leku berezia egin dio ijitoen kulturari, ijitoak kultura gonbidatua izan da-eta.
Arbasoren ustez “aurtengo Euskal Dendak jarrera oso ona eduki du, again publikoen leialtasunari esker izan da eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente kontzietzatutagoa datorkigu”, Bernat Vidal, Arbasoko elkarteko presidentearen esanetan.
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea.
Bisitariak konprobatu ahal du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.
Parte hartzaileak
Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izan ditu. Guztira 56 erakusketari bildu ditu. Bizkaia izan da ordezkari gehien izan dituena, hogeita bost; Gipuzkoatik hamalauk hartu dute parte; Nafarroatik seik; Arabatik hiru etorri dira; Baxenafarretik bi eta Lapurditik bat.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izan ditugu: nekazaritza elikagaien arloko sei artisau, sei beirakoak, zortzi metalekoak eta seina zeramikakoak eta egurra lantzen dutenak. Ehungintza arloak ordezkari dezente gehiago izan ditu, hamar; larrugintzakoak lau izango dira. Hauez gain, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetika lantzen dutenak ere bertan izango dira.
Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da.
Jarduerak
Artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa da, beti bezala, Euskal Dendaren aurtengo edizio honen zutabeetako bat. Hartara, erakustaldiak egin dira han bertan. “Artisautzaren Eginkizuna” izeneko erakusketa bat ere jarri da, horrela, paperez egindako objektuei balorea emango zaie, zenbait tailer antolatuz, elaborazio prozesuan sakontzeko aukera izateko.
Erakusketa merkatu plazaren atarian jarrita zegoen, eta, besteak beste, Montse Buxó i Marsà artisau kataluniarra, nazioartean prestigioa duena marmol-itxurako paperaren arloan. Bere erakustaldiek izugarrizko erantzuna izan dute publiko artean. Erakusketaren testuinguruan, paper birziklatua zelan egiten den ikusi ahal izan da, baita tindatua eta marmol-itxura emateko zein teknika erabili den ere. Kiliki nafarrak harri-kartoiz egiteko teknika ere ikusi ahal izan da.
Euskal Dendak 2013an 18 urte betiko ditu eta datorren azokari begira Arbaso lan egiten hasi da jada.
Bisitariak
Asteazkena 5. Sarrera libre.
Osteguna 6:
4.722
Ostirala 7:
3.132
Larunbata 8:
5.176
Igandea 9:
3.090
OROKORRA
: 16.120

No hay comentarios:

Publicar un comentario