viernes, 7 de diciembre de 2012

Jai giroa Euskal Dendan

 
17. Euskal Denda aurrera doa. Atzo egundoko harrera izan zuen. 5.000 lagun baino gehiago joan ziren Durangoko merkatu plazan dauden erakustokiak ikustera. Orokorrean 8.000 pertsonak baino gehiago bisitatu dute artisautsaren azoka hau. Zenbaki hauek nabarmen igoko direlakoan, bihar, larunbata, eta igandea zabalik izango ditugu gure ateak.
“Artisautza eskura” da aurtengo leloa. Eta Arbasoren ustez, antolatzaileen ustez “nahiz eta egoera ekonomiko larri egon, Euskal Dendatik pasatu diren bisitariak pixkanaka pixkanaka animatu dira gastatzera”. Bernat Vidalen esanetan, “Euskal Denda momenturik egokiena dago. Egia da jendea dagoela baina ez jendetsua, beraz, bisitariek ikus ditzakete postuak, hitz egin dezakete artisuekin eta erosketak egin ditzakete lasaitasun osoz”.
Egin dituen erakustaldiak eta tailerrak arrakasta handia izan dute. Hiru tailer antolatuko dituzte, bat, koadernaketari buruzkoa helduei bideratuta, beste bat, paper birziklatua fabrikatzea, umeei zuzenduta, eta azkenik paper marmoratu erakustaldi bat ere izango da. Azkem hau Montse Mbusó i Marsàk zuzenduta eta izugarri erantzuna izaten du.
Arbasok leku berezia egiten dio ijitoen kulturari, ijitoak kultura gonbidatua da-eta. Merkatu plazako atarian Jose Berrio dago kokatuta eta arabar ijito honek zumezko otzaragintza egunak ematen ditu.alaber, Kale Dor Kayiko kolektiboko emakumeek eskuz egindako hainbat lan izaten dira erakusgarri: amantalak, zapiak, makilak eta bestelakoak. Atzo, emakume ijitoek kafe tailer bat egin zuten eta gainezka egon zen.
Parte hartzaileak
Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izaten ditu. Guztira 56 erakusketari biltzen ditu. Bizkaia izaten da ordezkari gehien izaten dituena, hogeita bost; Gipuzkoatik hamalauk hartzen dute parte; Nafarroatik seik; Arabatik hiru etorriko dira; Baxenafarretik bi eta Lapurditik bat.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango ditugu: nekazaritza elikagaien arloko sei artisau, sei beirakoak, zortzi metalekoak eta seina zeramikakoak eta egurra lantzen dutenak. Ehungintza arloak ordezkari dezente gehiago izango ditu, hamar; larrugintzakoak lau izango dira. Hauez gain, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetika lantzen dutenak ere bertan izango dira.
Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da.
Goizean 11.00etatik 14.30etara eta arratsaldean 16.30etatik 21.00etara ateak zabalik izango dituzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario